XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

i) Izaera publiko eta pertsonaleko ezinbesteko eginbeharren bat betetzea dela eta: behar den denbora, hilean elkarren segidako bi jardunaldi edo txandakako bost egun gainditu gabe.

Izaera publiko edo pertsonaleko eginbehartzat joko da hauteskunde mahai batean egon beharrra, epaimahaian, edo izaera pribatukoa ez den epaiketa batean lekukotza bete beharra.

j) Bi egun natural arazo propioetarako, gutxienez 48 ordu lehenago idatziz eskatua eta behin hartu ondoren justifikatu beharko dena.

Arazo propiotzat hartuko dira odolkidetasun edo kidetasuneko laugarren gradurainoko senideen ezkontzak, bataioak eta izaera familiar intimoko gertakizunak bezalako izaera familiardun ardurak betetzea, langilea ukitzen duten izaera judizial pribatu, administratibo edo laboraleko ekintzetara joatea, bisita eta azterketa medikoak, edo kontsultategi juridiko edo kongresu sindikaletara joatea inplikatzen duten arazoak.

Bada, era honetako lizentziarik ezin izango da eman, aldi berean enpresako bost langiletik gora badira enpresan lizentzia hartu dutenak edo unitate baten barruan bitik gora.

Baimen edo lizentzia hau ez da emango oporrak hartzeko aste bat baino gutxiago gelditzen denean ez eta oporrak amaitu ondoren hartu nahi denean.

d), e), f), eta g) kasuetan baimena egun batez luzatuko da egin behar den bidaia 200 kilometrotik gorakoa denean, eta 200 kilometroko joan-etorri bakoitzeko, luzamendu hau gehienez hiru egunetara irits daitekeelarik.

Era berean, d) eta e) apartatuen kasuetan barnesartutzat hartuko dira kidetasun bigarren gradurainoko ezkontsenideak, baina kasu horietan ez dute joan-etorriagatiko baimena luzatzeko eskubiderik izango.

17. artikulua. Eszedentzia.

Enpresan gutxienez urtebeteko antzinatasuna duen langileak, urtebete baino epe luzeagoko eta 5 urte baino laburragoko borondatezko eszedentzia egoeran jartzeko aukera aitor dakion eskubidea izango du.

Langile berak eskubide hau berriro erabili ahal izateko, aurreko eszedentziatik lau urte iragan beharko dira.

Borondatezko eszedentziaren lehen urtean zehar, langileak itzultzea idatziz eskatu ahal izango du gutxienez 15 egun aurretik, eta enpresa berehalakoan ametitzera behartuta egongo da, baldin eta aurreko baldintzak bete badira.

Behin borondatezko eszedentzia eskatu denetik urtebete iragan ondoren:

a) Langileak ez badu itzultzea eskatzen eszedentziarako seinalaturiko epemuga baino 30 egun lehenago, enpresako lanposturako eskubidea galduko du.

b) Langilearen lanbide kategorian plaza hutsik ez dagoen kasuetan, enpresak hala jakinaraziko dio.

c) Ezarritako epearen barruan itzultzea eskatzen duen langileak bere kategorian suertatzen den lehen plaza hutsa berea den kategoria baino beheragokoa balitz, hari dagokion alokairua kobratuz hartzearen edo bere kategorian plaza huts bat suertatu arte itxarotearen artean aukeratu ahal izango du.

18. artikulua. Eszedentzia berezia.

Egoera honetan dagoela ulertuko da izaera iraunkorrekoa ez duen kargu publiko edo sindikalen bat betetzeko izendatua izan litekeen langilea.

Kasu horretan, eszedentzia hartuko du kargu horretan dagoen bitartean, kargua uzten duenetik 6 hilabetetako epean eskatu beharko duelarik itzultzea.